VI. Petronor Futbol Kanpusa hasi da

VI. Petronor Futbol Kanpusa hasi zen atzo, Las Karreraseko Mortuero zelaian, 5-12 urte bitarteko 56 umeko lehen txandarekin.

Lehen talde honek Las Karreraseko Mortuero zelaian entrenatu zuen atzo, baita gaur ere, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta 24, 25 y 26an 9:45tik 13:30etara. Bigarren txanda ekainaren 29tik uztailaren 10era izango da Muskizko Malecon zelaian, 9:45etatik 18:30etara.

Futbolean jokatzen ikastea eta dibertitzea da, ByP Eventos Deportivos-ek antolatzen duen eta Petronorrek babesten duen, Kanpusaren helburu nagusia, betiere umeen arteko lehiaketa-xederik gabe. Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik izango dute.