Erronka da eredu iraunkor bat adostea

Marta Martinez, Eloy Alvarez Pelegry, Pilar Urruticoechea eta Jose Ignacio Zudaire.
“Gure energia-erronka ez da elkarrekin adostutako eredu iraunkor bat lortzea baino”, adierazi zuen atzo Jose Ignacio Zudairek, Petronorren Pertsona, Antolakuntza eta Erakundeekiko Harremanen zuzendariak, Orkestrak (Lehiakortasunerako Euskal Institutua) deitutako Competitividad´2015 hitzaldien barrena.

Besteak beste, oinarrizko bost helburu gogoan izango dituen energia-eredua, alegia: klima-aldaketaren ildotik, hornidura segurtatu,  gizarte osoarenganako zerbitzua eskaini, epe luzerako inbertsio-politikaren aldeko apustua egin eta ekonomiaz lehiakorra izan.

Zudairek gogoratu nahi izan zuenez “energia da ekonomia-hazkuntza, gizarte-berdintasuna eta ingurumen-iraunkortasuna elkarrekin konektatzen dituen urrezko haria”. Eta aldi berean azpimarratu zuen gertatzen ari diren aldaketa sakonak gogoan hartu beharra, honezkero munduan zehar nabarmenak diren eraginak lekuko: demografia-hazkuntza esponentziala, “klase ertainen” ugaltzea, urbanizazio-gehikuntza eta elkarrekiko lotura globala.

Horrez gainera, “Ekoizpenaren aldaketarako energia globalaren zein lekukoaren egoeraz eta erronkez” antolatutako topaketa honetan parte hartu zuten, Pilar Urruticoechea EEEren zuzendari nagusiak, Eloy Alvarez Pelegry Energia Katedraren zuzendariak eta Marta Martinez Iberdrolaren Energia Politiken zuzendaritzakoak

Jose Ignacio Zudaireren aurkezpena, hemen eta hemen.