Nazioarteko-esparruko eta energia alderdietan berezitutako 14 abokatu taldeak Petronor bisitatu du, instalazio teknikoetan, bere Korporazio Gizarte Erantzukizun estrategian eta Iraunkortasun planetan interesaturik.
Legelariek finketa jarduerari eta Petronorren historiari buruzko informazio zehatza jaso dute maketa gelan. Ondoren, Mikel Sola Prozesuen Kontrol Sistemen arduraduna eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikaria gidari, Findegiaren instalazioak, FMUaren kontrol gela eta Luzero Puntako itsas-terminala ezagutu dute.
Bisitari taldeak, energia alderdietan berezitutako abokatu italiar, frantses, alemaniar, holandar, britainiar eta espainolez osotutakoa, ekoizpen sistemaz, Enpresa Gizarte Erantzukizun estrategiaz, hau da, Petronorren jasangarritasun zein iraunkortasunaz interesatu ziren bereziki, Findegia sektorearen energia enpresa nabarmena baita.