PETRONOR-EN ETA TRAINING CENTER-EN ARTEKO LANKIDETZA AKORDIOA

Pedro Ignacio Fernandez de Retana eta Jose Ignacio Zudaire hitzarmena sinatzen.
Muskizen, 2015eko uztailaren 17 an  

BILDUTA

Alde batetik, PEDRO IGNACIO FERNÁNDEZ DE RETANA GASTIAIN jauna, Training Center Fernández of Retana ordezkatuz eta haren izenean, betiere egintza honetan esku hartzeko behar adina gaitasun izanik.

Beste aldetik, JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA jauna, Petróleos del Norte, S.A. (PETRONOR) enpresa ordezkatuz eta haren izenean, betiere Pertsonen, Antolakuntzaren eta Erakunde Erlazioen zuzendaria den aldetik eta egintza honetan esku hartzeko behar adina gaitasun izanik.

Dokumentu hau izenpetzen duten parte-hartzaile guztiek behar adinako gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako, honako hauxe

AZALTZEN DUTE:

I. Training Center Fernández of Retana prestakuntza zentro bat da, industrian, kalitatean, medikuntzan eta artean espezializaturik dagoena, zerbitzuak Bilbon ematen dituena (Urkixo zumarkalea, 30) eta azken baliabide teknikoak bere prestatzaileen esperientzia handiarekin uztartzen dituena ikasleen garapen profesional, pertsonal eta enpresariala garatzen laguntzeko.

II.- Petronor-ek hezkuntzaren eremuan lankidetzan jarduteko eta esperientzia praktikoa indartzeko asmoa duela, findegi baten unitateari buruzko 2D formatuko planoak 3D formatura aldatzeko prestakuntza ekintza bat aurrera eramanez, betiere elementuen integrazioa lortuz. Hori guztia dela eta, lankidetza akordio hau izenpetzeko erabakia hartu dute, honako ezarpen hauen arabera.

ERABAKITZEN DUTE:

LEHENA: Lankidetzaren xedea

Petronor-ek parte hartu nahi duela Training Center Fernández of Retanak aurrera eramango duen prestakuntza ekintza batean, betiere findegi baten unitateari buruzko 2D formatuko planoak 3D formatura aldatuz eta, ondorioz, elementuen integrazioa lortuz.

Egia esan, prestakuntza ekintza hori honela gauzatuko da:

• Arlo zehatzari dagozkion fluxu diagramen planoak prestatzea.
• Petronor-ek 2D formatuan emandako planoak 3Dra aldatzea.
• Arloa (eraikinak, metalezko egiturak, ekipoak eta haien artean hodien, euskarrien eta abarren bitartez dauden konexioak…) osatzen duten elementu guztien 3D-ren ezarpen orokorra, Autsodesk-eko Plant3D software-a erabiliz.

BIGARRENA: Petronor-en partaidetza

Aipatutako prestakuntza ekintza aurrera eramatea ahalbidetzeko, Petronor-ek RB4ko unitatearen dokumentazio grafikoa emango du; gauzak horrela, dokumentazio hori 1. agiri modura erantsiko da.

HIRUGARRENA.- Lankidetza akordio hau lehendabiziko ezarpenean azaldutako prestakuntza ekintzari lotzen zaiola; horrenbestez, lankidetza hitzarmen honen iraupena prestakuntza ekintza hori aurrera eramateko adinakoa izango da.

LAUGARRENA.- Lankidetza akordio honen markoan, “isilpeko informaziotzat” hartuko da PETRONOR-ek lankidetza hitzarmenaren ondorioz Training Center Fernández of Retana-ri eman eta igorritako informazio tekniko guztia; beraz, debekaturik egongo da informazio hori zabaltzea edo haren berri ematea, Petronor-en beren-beregiko eta idatzizko baimenik gabe.

Eta horrela agertzeko eta adostasuna adierazteko, alderdiek agiri honen ale bikoitza izenpetu dute beharrezko ondorioetarako, betiere goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

 

TRAINING CENTER-en izenean                                                            Petróleos del Norte, S.A.-ren izenean
_______________________________                               ____________________________
Pedro I. Fernández de Retana jauna                                                                        Jose Ignacio Zudaire jauna

 

Albistea, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.