Petronorrek Training Center Irakas-gunearen ikasleen prestakuntza praktikoa sustatuko du

Pedro Ignacio Fernandez de Retana eta Jose Ignacio Zudaire hitzarmena sinatzen.
Petronorrek Training Center Irakas-gunearekin hitzarmena sinatu du, gaur goizean, irudikapen grafikoko teknologia berrien ezarpenean ikasleen prestakuntza sustatzeko asmoz.

Elkarlanerako hitzarmen honen barruan, Petronorrek planta txiki baten ohiko irudikapenezko material teknikoa emango die, 2D planoak (bi dimentsiotan), ikasleek beren prestakuntza praktikoa garatu dezaten, dokumentu tekniko horiek 3Dra (hiru dimentsio edo irudikapen espazialera) pasatuz.

Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolakuntza eta Erakunde Harremanen zuzendariak hitzarmena aurrera pauso garrantzitsua dela aipatu du: “prestakuntza sustatu behar da, berrikuntza etorri egingo da prestatutako pertsonak baldin baditugu, eta bereziki gazteen hezkuntza bultzatu behar da. Horrez gainera, pozgarria da irakas-guneari gure planoekin lanean aritzeko aukera ematea, eta bide batez, guretzako aukera bikaina da 3Dn izatea”.

Pedro Ignacio Fernandez de Retana Training Center-en Prestakuntza zuzendariak, bere aldetik, akordioa “irakas-gunearentzat oso garrantzitsua” dela azpimarratu du.

Hitzarmena, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.