Petronor Futbol Kanpusaren 6. Edizioa amaitu da

Kanpusean parte hartu duten umeetako batzuk.
Petronor Futbol Kanpusaren 6. edizioak pasa den ostiralean amaitu zuen, arrakasta handiz. 5-12 urte bitarteko 136 umek hartu dute parte aurten.

Petronor Futbol Kanpusa hasi zenetik ez die bere antolatzaileei atsegin besterik ekarri. Urtez urte 140 ume inguruk kanpusean parte hartzen dute, gehienak Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenakoak, baita gainerako udalerri mugakideetatik etorritakoak ere. Alberto Biota ekimenaren antolatzaileak sei urte hauetako balantzea oso ona dela dio: “partaidetza handia lortu dugu eta helburuak bete dira, neska-mutilak jolasten ondo pasatzea eta ikastea, espiritu lehiakiderik gabe”.

Aurten ere Petronor Futbol Kanpusa arrakastatsua izan da eta parte hartu duten 132 mutilek zein 4 neskek esperientziaz gozatu dute: “oso ondo pasatzen dugu, dibertitzen gara, kirola egiten dugu, jolasten eta entrenatzen dugu, zinemara goaz, horrez gainera lagunekin daude, asko gustuko dugu” azaltzen zuten futbolari txikiek.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.