PETRONOR S.A. ETA XXXVI. AUTOMATIKA JARDUNALDIEN BATZORDE ANTOLATZAILEAREN ARTEKO LANKIDETZA-AKORDIOA

Marga Marcos eta José Ignacio Zudaire hitzarmena sinatu ostean.
Bilbon, 2015eko uztailaren 8an

BILDURIK

Alde batetik,

MARGA MARCOS MUÑOZ, XXXVI. AUTOMATIKA JARDUNALDIEN BATZORDE ANTOLATZAILEAREN izenean, ekitaldirako nahikoa ahalmena duen batzorde horretako presidentea den aldetik.

Eta bestetik,

PETROLEOS DEL NORTE, SA (PETRONOR), hemendik aurrera Petronor. Haren izenean eta ordezkaritzan Jose Ignacio Zudaire Aranak dihardu, Pertsona, Antolaketa eta Harreman Instituzionalen zuzendaria den aldetik eta ekitaldi honetarako nahikoa ahalmena duen aldetik. Partaide guztiek, elkarri nahikoa ahalmen aintzatetsita, honako agiri hau sinatzen dute eta, horretarako, hauxe

AZALTEN DUTE

LEHENA.- Automatika Jardunaldiak urteko ekitaldi zientifikoak dira, eta herrialdeko hainbat unibertsitatetako ikerlariak, irakasleak eta ikasleak biltzen ditu, honako arlo hauekin loturiko gaiak aztertzeko, besteak beste: Automatika, automatizazioa, kontrola, instrumentazioa, robotika, modelatua, sistemen simulazioa eta benetako denborako sistemak.

BIGARRENA.- Bertako unibertsitateak antolatzen ditu Automatika Jardunaldiak, eta hogeita hamaseigarren edizioan, Universidad Pública del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko Sistema eta Automatika Sistemetako Ingeniaritza Departamentuko Kontrol eta Integrazio Taldeak egin du lan hori.

Bizkaia Aretoan izango dira jardunaldiok 2015eko irailaren 2tik 4ra.

HIRUGARRENA.- Petronorrek ekitaldiaren babesleetako bat izan nahi du.

Horregatik guztiagatik, lankidetza-hitzarmen hau izenpetzen dute, honako hauen arabera:

KLAUSULAK

LEHENA: Lankidetzaren xedea

Petronorrek Guggenheim Bilbao museoaren sarreraren ondoriozko gastuak ordaintzea hitzartzen du Jardunaldietan izena emanda dauden guztientzat (zenbatespenen arabera, 250 partaide izango dira), baita enpresara eginiko bi ikustaldiren ondoriozko gastuak ere XXXVI Automatika Jardunaldien baitan.
Lankidetza mota horren barnean, Petronor 3. modalitatearen barruan sartzen da, “XXXVI. Automatika Jardunaldien Kanpoko Erakundeen Lankidetzarako Dossier”ean (I. eranskina) ezarritakoarekin bat.

BIGARRENA: Babesaren jomuga:

XXXVI Automatika Jardunaldien Batzorde Antolatzaileak hauexek hitzartzen ditu:

• Erakundearen logotipoa sartzea web orrian, egitarau zientifikoan eta Biltzarraren aktetan, babesle gisa.
• Babeslearen weberako esteka aktiboa duen logotipoa sartzea jardunaldien publizitatea eta kudeaketa egiten den web orrian.
• Babeslearen liburuxka bat sartzea bertaratutakoei emango zaien materialean.
• Erakundearen logotipoa sartzea Halleko karteldegi espezifikoan, biltzarraren babesle gisa.
• Erakundearen logotipoa osoko bilkuren karteldegi espezifikoan sartzea, non jende kopururik handiena biltzen den.
• Doako izen-ematea biltzarraren egitarauan parte hartzeko.

Petronorrek formatu elektronikoan emandakoa izango da erakutsi beharreko logoa.

HIRUGARRENA: Datuen babesa

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren baitan garatu beharreko jarduera da. Hori dela eta, nahitaez mugatu behar da informazioaren tratamendua, Proiektuen parte hartzen dutenen datuak babestu behar direlako eta eskuratzen diren datuak behar bezala erabili behar direlako.

Eta hala jasota uzteko eta ondorioak izan ditzan, azaldutakoarekin bat datozela erakusteko, akordio honen bi ale izenpetzen dira, ondorio bakarrerako, goian aipaturiko tokian eta egunean.
Batzorde Antolatzailetik                                                                                                                    Petronorretik

____________________________                   ___________________________________

Izpt.: Marga Marcos Muñoz                                                                                      Izpt.: Jose Ignacio Zudaire

 

Albistea, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.