Petronorrek bere lehenengo Iraunkortasun Plana abian jarri du

2015eko Iraunkortasun Plana.
Petronorrek bere lehenengo Iraunkortasun Plana abian jarri du. Intereseko taldeen helburuak betetzeko asmoz, enpresak askatasun osoz martxan jartzen dituen ekintzak jasotzen dira bertan, legea behar baino gehiago betez.

Muskizko Findegiak 2008an hasiera eman zion Gizarte Erantzukizun estrategiari eta bertan erabakiak hartzeko prozesuan ingurumenari eta gizarteari lotutako ardurak sarturik daude, garapen iraunkorra sustatuz. Iraunkortasun Planaren bidez Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren estrategia gauzatu egingo da.

Plana egiteko ikerketa burutu zen telefono bidezko 800 elkarrizketa eginez eta galdeketa batzuk Muskiz eta Bilbo bitarteko kolektibo batzuen artean banatuz. Komunikabideetan eta sare sozialetan Petronorri buruz zeuden edukiak identifikatu ziren. Ondorioz 68 ekintza prestatu dira: zarata murriztea, CO2aren igorpenak gutxitzea, tokiko hornitzaileak bultzatzea, segurtasuna, gardentasuna, berriztapen teknologikoa eta lehiakortasunaren hobekuntza. Plana publikoki ezagutaraziko da eta inguruko, Foru Aldundiko eta Autonomi Erkidegoko erakundeen aurrean aurkeztuko da.

2015aren amaieran memoria prestatuko da eta sortutako espektatibak betetzen diren edo ez jakingo da. Planak jarraitasuna izango du, 2016an, beharrezko barnerapenak eginez. Ondoren, 2017an, beste ikerketa eginez lehendabiziko emaitzen balantzea lortuko da.

Iraunkortasun Plana, hemen.