Petronorrek, inguruan hautemate ikerkuntza egin ostean, gizarteak orokorrean lursail horietan gizarte-baratzak sortzeko aukera ikusten zuela konprobatu zuen. Hala ere, ez da Muskizko findegiak Meatzaldeko udal honi lurra uzten dion lehendabiziko aldia, ondoren kirol instalazioak, kulturalak eta baita ludikoak ezartzeko.
“Petronorren eta Udalaren arteko hitzarmena enpresaren gizarte erantzukizunaren baitan kokatzen da. Proiektu honek, alde batetik, pertsonen aisialdi aktibo zein aldizkakoa sustatzen du eta bestalde gizarte kutsua dauka, familia batzuei ondo etorriko zaie, laguntza moduan, bere elikagai propioak ekoizteko. Horregatik, ahal dugun eremuetan herriko erakundeekin elkarlanean arituko gara” esan du Zudairek.
Liañok bere aldetik Udalak lursailak egokitzeko konpromisoa hartu duela aipatu du, ondoren auzokideek landatzeko, “hitzarmena bost urtekoa da baina beste bost urte luzatu daiteke eta espero dugu eskaera handia izatea. Eskaera lursail kopurua baino handiagoa izatekotan zozketa egingo da eskatu duten Muskizko auzokideen artean, gutxienez hiru urte herrian erroldaturik egonik. Hortik aurrera urte batean zehar erabili ahal izango dituzte eta bost urte-arte luzatu daiteke, bere erabilera etxeko kontsumorako nekazal edo baratze-laborantza bada”.
Azkenik Serranok Udala eta Petronor Muskizko auzokideak lan mundura barneratzen laguntzeko enpresa sortzeko hizketetan ari direla aurreratu du: “Petronorren lurretan kokaturik egongo da, lehen sektoreko enpresa izango litzateke eta 22 lanpostu sortuko lituzke”.
Pobeñan kokatutako lursail hauek Petronorrek 70. hamarkadan erosi zituen eta errentariei utzi, landu ditzaten. Pertsona horiek beren jarduera amaitzean lur horiek erabilerarik gabe gelditu ziren. Orain berriro erabili egingo dira, gizarte-baratze moduan.
Hitzarmena, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.