Pobeña 1890 urtera bueltatu da

Pobeña 1890-ean parte hartu zutenen familia argazkia.
Pobeñak bere meatzari iragana omendu zuen igandean Pobeña 1890ren VII. edizioan.

Pobeña 1890ren VII. edizio honetan ehun pertsona inguruk karakterizatu ziren bisitari zein belaunaldi horietako ondorengoei kanpoko konpainiak heldu eta burdin mearen ustiapen industriala baino lehenagoko bizimodua erakusteko asmoz, hamabost eszenatokietan aurkeztuz: mearen karga, ohiko bizimodua, janari-denda, pañol-a, notariotza, taberna, Marinel-lanbidea eta arrantza, meategi zein harri-zulatzaileak, ikatz zuloa eta eskolak. Gainera, garai horretako ohiko produktuen dastatzeak eskaini ziren.

Aurten, Pobeñako pertsonarik nagusiena omentzeaz gainera, kasu honetan Merche Mendizabal, duela gutxi hildako eta Pobeña 1890an parte hartzen zuen Jose Antonio Betanzos gogoan izan zen. Familiak Jose Antonioren argazkia zuen koadroa jaso zuen Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariaren eta Pobeñako auzokidearen eskuetatik.

Argazkiak, hemen.