Athletic txapeldun!

Athletic txapeldun! Argazkia:www.athletic-club.eus
Athletic Clubak 2015eko Superkopako txapelketa eskuratu du, Barçaren aurka Camp Nouen jokatutako itzulerako partidua 1-1 emaitzaz amaitu eta gero.

Pasa den ostiralean, San Mamesen jokatutako Superkopako finalaren joaneko partiduan, Athletic Clubak FC Bartzelonari 4-0 irabazi ostean, beraien balentriari eutsi egin zioten atzo Superkopako garaikurra Bilbora ekarriz, Barça 1-1 (Adurizen golaz) berdindu ondoren.

5-1eko azkeneko emaitza honekin gorrizuriek titulu ofizialik gabeko 31 urteko epeari amaiera eman diote, bigarrenez (1984an izan zen aurrekoa) Superkopa irabaziz.

Zorionak mutilak!