CG6 Kogenerazio Unitatea abian

Petronorrek jakinarazi nahi du pasa den asteburu honetan CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekin zaiola mantenu lanak amaitu ostean, baita hobekuntzak ere.

Abiarazteak irauten duen artean, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko. Hala ere, daitekeena da lantzean behin 3. Plantako zuziaren garra handitzea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.