CG6 Kogenerazio Unitatearen etenaldia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur CG6 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola mantenu lanak egin ahal izateko, baita hobekuntzak ere. Etenaldiak 11 egun iraungo du eta bere abian jartzea abuztuaren 15ean hastea espero da. Ez du argindarraren ekoizpenean baino eraginik izango.

Egingo diren aldaketek erakarriko dute energia-aurrezpena gehitzea eta CO2 isuriak murriztea. Alegia, besteak beste, eraginkortasuna eta Ingurumena hobetzea. Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko. Hala ere, daitekeena da lantzean behin 3. Plantako zuziaren garra handitzea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.