La Arena hondartza, egoera onean

La Arena hondartza.
Bizkaiko bainu eremuen osasun kontrolerako azkenengo programak La Arena hondartza egoera onean dagoela eta bere uraren kalitatea bikaina dela ziurtatu du.

Aztertutako 23 hondartzen artean, La Arenak emaitzarik onenak atera dituztenen artean dago. Txostenaren arabera, uraren osasun kalifikazioa bikaina da, beraz, bainu librea dago eta, hondartzaren higieniko-osasun baldintzak ere onak dira.

Azpimarratu beharra dago azken 4 denboraldietako emaitzek bere ura bainurako bikaina dela baieztatzen dutela. Harea meheko hondartza honek, 966m-ko luzeraz eta 84m-ko zabaleraz, ez da alferrik Bizkaiko hondartzarik jendetsuenetarikoa.