Lanbide Heziketa bekak eskatu!

Petronor eta Repsol Fundazioaren LH beken 8. deialdia.
Lanbide Heziketa bekak eskatzeko epea datorren abuztuaren 30ean amaituko da. Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako ikasle interesdunek beharrezko dokumentazioa gehi harpidetza orria aurkeztu dezakete Petronorren: Pertsonen Zuzendaritz eta Antolakuntza – Erref. Petronor-Repsol Fundazioaren bekak (San Martín, 5 – 48550 – MUSKIZ – BIZKAIA).

Guztira 50 beka emango dira Petronorrek eskatzen dituen Lanbide Heziketa ikasketak egin nahi dituzten, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako, ikasleen artean. Laguntza 800 eurokoa izango da Erdi Mailako eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloentzat. Gainera, deialdiko bi ikaslerik onenek 800 euroko bonus gehigarria jasoko dute euren ahaleginaren sari, betiere bere batez besteko emaitza 8.5etik gorakoa bada.

Esan beharra dago, ezgaituak gizarteratzeko eta laneratzeko orduan Konpainiak zehaztutako politikaren arabera, beken %5a egoera horretan dauden ikasleentzat izango dela.