Urdaibai, XXXII. Petronor Ikurriñaren irabazle

Urdaibai XXXII Petronor Ikurriña jasotzen.
Urdaibaik XXXII. Petronor Ikurriña irabazi zuen atzo, Zierbenan; denboraldiko hirugarren ikurriña bermeotarrentzako.

San Miguel Ligak aurtengo denboraldi erregularrari amaiera eman zion atzo XXXII. Petronor Ikurriñaz. Urdaibaik eraman zuen ikurriña, 9 segundoko distantziaz bigarren gelditu zen Hondarribiaren eta hirugarren postua lortu zuen Orioren aurretik. Honela, Hondarribia, 12 ikurrinaz, liderra da eta ligako irabazle birtuala.

San Juan eta Tiran izan ziren bigarren txandako protagonista nagusiak. Galiziarrek txandako garaipena lortu zuten arren kanporatuak izan ziren bere kaletik ez sartzeagatik. Beraz, garaipena San Juanentzat izan zen, laugarren postua lortuz. Cabo, bostgarren izan zen eta San Pedro zortzigarren.

Lehenengo txandan Astillerok irabazi zuen, seigarren postua lortuz. Portugalete eta Zierbena, dezima batez alderatuak, bederatzigarren eta hamargarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Samertolameu hamaikagarren postuan gelditu zen. Honela, “galipoak” eta kantabriarrak hurrengo urterarte agur esango diote San Miguel Ligari. Meirak, aldiz, bere jaitsiera egiaztatu zuen.

Argazkiak, hemen.