Bizkaiko 1.000 ikasle baino gehiagok Repsol Fundazioaren eta Petronorren Zientzia Tailerretan parte hartu dute

Somorrostro Irakas-gunearen ikasleak zientzia tailerretan parte hartzen.
Aurten ere Repsol Fundazioak, Petronorren kolaborazioaz, irailaren 22tik 29ra bitartean, 34 zientzia tailer antolatu ditu IES Dolores Ibarruriren, IES Muskizen, Cantarranas Ikastetxearen eta Somorrostro Irakas-gunearen lehen hezkuntzako 5. mailatik DBH-ko 4. maila-arteko ikasleentzako. Guztira 1.000 gaztek hartu dute parte tailerretan.

Ekimen honen helburua gazteen artean zientziarekiko interesa sustatzea da, bere bitxikeria, sormena, berrikuntza ahalmena piztuz, ikasleak modu dinamiko eta parte-hartzailean ikerkuntzara gerturatzeaz gainera.

Bi tailer ezberdin prestatu dira, hezkuntza mailetara egokitutakoak. ¡A Reaccionar! tailerra Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat zuzenduta dago, eta kimikaren zenbait kontzeptu eta erreakzioen abiaduran eragiten duten hainbat faktore ezagutarazten die. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat Polimerizando tailerra antolatu da eta findegietan petrolioaren deribatuak nola ekoizten diren eta beste hainbat industriatan arropa, plastikoak, jostailuak edo kotxeak fabrikatzeko zein modutan erabiltzen diren erakusten die.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.