Euskadi Prestakuntza Funtsaren ikasleak Petronorren bisitari

Euskadi Prestakuntza Funtsaren ikasleak Petronorren.
Euskadi Prestakuntza Funtsaren ikasle taldeak Petronor bisitatu du, bereziki uren araztegi planta ezagutzeko asmoz.

Bisitariak Rafa Oreka eta Itziar Salces Kalitate zein Ingurumen teknikariekin izan dira, zeinek, maketa gelan, Findegiaren uraren kudeaketa eta arazketa, ingurumen naturalera bueltatu baino lehen, nola egiten den azaldu diete. Gainera, araztutako urak botatzen diren inguru naturalaren egoera bikaina dela baieztatzen duten EHU-ren informeek erakutsi zaizkie.

Ondoren, Jose Puente Findegiko Uren Araztegiaren eragiketa teknikariarekin batera, biltegira gerturatu dira EPIak jartzeko eta arazketa instalazioak bisitatzeko.