Idoia Mendia, Euskadiko PSE-ren idazkari nagusia, Petronorren bisitari

Miguel Angel Morales, Emiliano Lopez Atxurra, Idoia Mendia, Andreu Puñet eta Jose Ignacio Zudaire Petronorren.
Idoia Mendia Euskadiko Alderdi Sozialistaren idazkari nagusia Petronor bisitatu du gaur. Emiliano Lopez Atxurra Findegiaren presidentea berarekin izan da.

Idoia Mendiak, Miguel Angel Morales PSEren erakunde idazkariarekin batera, finketa jardueraren, Petronorren egoeraren eta Findegiaren etorkizuneko proiektuen inguruko informazioa jaso du.

Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria PSEren ordezkariekin izan dira bisitan zehar, eta haiekin energia sektorearen inguruko gaiei buruz eztabaidatu eta hitz egin dute.