Petronorrek berrikuntzara deitu ditu Teknologia Zentroak eta Unibertsitateak

Urko Urbizu aurkezpenean zehar.
Petronorrek Inspîre Berrikuntza Irekiko Programa aurkeztu du gaur, Zamudioko Parke Teknologikoan izandako lan jardunaldian. Enpresa iraunkor gisa aurrez aurre dituen erronkei erantzuna bilatzeko helburuz sortutako ekimena da. Horretarako, zientzia zein teknologia sistema osoaren lankidetza bilatzen du.

Petronorrek berrikuntza prozesu irekitzat ulertzen du, bertan, ahalik eta talenturik gehiena eduki behar dela, izan konpainiaren barrukoa, izan kanpokoa. Horregatik, Inspîre programaren bidez, sare zientifiko eta teknologikoarekin lankidetzan aritu nahi du, lehen urrats moduan, erronka argi biri erantzungo dieten proiektuak garatzeko xedez: Koke hautsa eusteko sistemaren hobekuntza, eta ingurunean usain eragina saihestu eta gutxitu.

Zentzu honetan Urko Urbizuk, Inspîre programaren arduraduna Petronorren, hurrengoa azaldu du: “findegia iraunkor izan behar da, berrikuntzaren aldeko apustua egin nahi dugu eta dugun teknologia sare ahaltsuaz baliatu. Bi erronka zehatz proposatzen dizkizuegu, ingurunean eragiten dutenak, baina nahiz eta urtetan konponbidea aurkitzeko lanetan izan, gure mugak ditugu eta horregatik zuen laguntza bilatzen dugu”.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saileko sailburuak (hitzarmen eta elkarkidetza eremuaren bultzatzailea); Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak; Fernando Temprano Repsolen Teknologia zuzendariak eta Bernardo del Amo Repsolen Inspîre programaren arduradunak jardunaldian ere parte hartu dute ekimenaren alor orokorra ezagutarazteko eta pertsonalki zientzia zein teknologia agenteak parte hartzera gonbidatzeko.

Informazio guztia, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.