Pobeñak Sokorroko erromesaldia izan du

Sokorroko Ama Birjina Ohorezko Aurreskua jasotzen.
Urtero legez, pobeñatarrek Sokorroko Ama Birjina babestu dute, gaur goizean, ermitatik Bariko San Nikolas elizarako bidean.

Irailaren 8an, urtero, duela 200 urtetik hona, Pobeña auzo muskiztarrak Sokorroko Amaren omenezko erromesaldia izaten du. Ama Birjinaren prozesioa goizeko 11:30ak inguruan hasi da. Kanpaien soinuarekin batera, Sokorroko Ama ermitatik atera da Bariko San Nikolas elizarako bidean.

Ohikoa denez, Pobeñako zahar-etxea bisitatu ostean eta Ohorezko Aurreskua jaso eta gero, Ama Birjinari lore-hostoak bota zaizkio. Azkenean, 12:30ak aldera, Sokorroko Ama Bariko San Nikolas elizara heldu da eta bertan meza nagusia izan da. Ama Birjina, hilabete osoa egongo da elizan, Sokorrillo arte, egun horretan ermitara bueltatuko da.

Eguraldi ona lagun, prozesioaren eta Los Cinco Bilbainosen kontzertuaren ostean, festa jarraituko du, berbena eta selfie lehiaketaz.

Argazkiak, hemen.