Zuriñe San Martin Euskadiko Katxete Bola-joko Txapelketaren irabazlea

Begoña Romo txapeldunaren trofeoa Zuriñe San Martini ematen.
Zuriñe San Martinek Emakumeen Euskadiko Katxete Bola-Joko Txapelketa irabazi du, Zierbenan. Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna ekitaldiaren amabitxia izan zen, bere azkeneko ekitaldi publikoa, erretiroa hartu baino lehen.

Emakumeek kirol honen praktika eta sustapenari gogor ekiten ari diote. Guztira 27 neskek parte hartu zuten, larunbatean, Euskadiko III. Katxete Bola-Joko Txapelketan, zeinetan Zuriñe San Martin izan zen txapelduna, Lorena Renovales bigarren eta Ainhoa Arenaza hirugarren. Gizonezkoen aldean Ugarteko karrejuko Kepak irabazi zuen, Sanfuenteseko Edorta eta Ivanen aurretik.

Txapelketa Katxete Egunaren barnean egin zen, Zierbenako La Cuesta auzoan.

Argazkiak, hemen.