Deiak aurten ere Meatzaldea omendu du bere VIII. Hemendik Sarietan

Gualber Atxurra Sanfuenteseko jai batzordearen kideekin.
Zortzigarren urtez, Deiak Hemendik Sariak eman zizkien atzo Meatzaldeko garapenaren alde egunero lanean diharduten pertsona, erakunde zein enpresei, Trapagaraneko La Escontrillan izandako ekitaldian.

Deiak, bere Hemendik Sarien bitartez, Meatzaldea leku hobeagoa eta oparoagoa izateko helburuz lan egiten dutenak omendu zituen atzo. Haien artean izan ziren Muskizko Goizale Eskaut Taldea, Zierbenako Galipa Pilotazalea, Abantoko Miesa, Gallarreta Tailerrak eta Alonso Pentsuak, baita Sanfuenteseko Sanjaiba jai batzordea ere. Batzordearen kideek saria jaso Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariaren eskuetatik.

Xabier Lapitz kazetariak aurkeztutako ekitaldi honetan, Muskiz, Abanto zein Zierbenako saridunez gainera, eskualdeko beste pertsona zein erakunde nabariak ere saritu ziren: Trapagaranen Abesbatza, Lejarza Maquinaria, la Arboledako Sabina Jatetxea, El Valle Karrozeriak, Ramon Abuin doktorea eta Lankume Emakumeentzako Laguntza Baliabideak. Gainera Larreinetako Funikularrak Bizkaia Saria jaso zuen eta Frantziskotarrak Omenaldi Saria.

Argazkiak, hemen.