Gregorio Villalabeitia, Kutxabanken presidentea, Petronorren bisitari

Jose Ignacio Arrieta, Gregorio Villalabeitia, Emiliano Lopez Atxurra, Javier Garcia Lurueña eta Andreu Puñet Petronorren.
Gregorio Villalabeitia Kutxabanken presidenteak –Petronorren akzioduna- Findegia bisitatu zuen atzo. Emiliano Lopez Atxurra presidentea berarekin izan zen.

Gregorio Villalabeitiak, Javier Garcia Lurueña Kutxabanken kontseilari delegatuarekin batera, Petronorren egungo egoeraren eta etorkizuneko proiektuen berri jaso zuen, bankuak Findegiaren partaidetza sozialaren %14.02aren jabe baita. Finketa jarduera eta energia sektorearen egungo egoerari buruz ere mintzatu ziren topaketan.

Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua eta Jose Ignacio Arrieta Findegiaren kontseilaria, Villalabeitia eta Garcia Lurueñarekin batera ere izan ziren bisitan zehar.