H4 eta CG1 Unitateen etenaldia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur gauean H4 Hidrogeno Unitatea gelditzeari ekin zaiola, mantenu lanak egiteko. Halaber, datorren astelehenean, azaroak 2, CG1 Kogenerazio Unitatea eten egingo da, bere turbinan ikuskapena burutzeko. Lanak 3 egunetan luzatuko dira. Printzipioz, ez dute ekoizpenean eraginik izango.

Lanak amaitu ostean, unitateen abian jartzeaz informatuko da.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.