Irteeren eta jardueren hileroko zozketa, Repsol MAS Petronor txartela duten auzokideen artean

Petronorrek, hilero, esperientzia ezberdina zozkatuko du Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean.

Muskizko findegiak hilero familiarekin, bikotearekin edo lagunekin gozatzeko hainbat esperientzia ezberdin zozkatuko ditu: asteburuko egonaldiak, museo eta upeltegietara bisitak, parke tematiko edo umeentzako parkeetarako txartelak, kirolez eta espektakuluz disfrutatzeko sarrerak, Repsol Eguzkiak dituzten jatetxeetan bazkari edo afariak, etabar. Zozketa Findegiaren Auzo Elkarteko kideei, hau da, Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideei zuzendurik dago.

Hilabete honetan, urrian, ekimen berri honi hasiera emango diogu Eltziegon dagoen Marques de Riscal (Arabako Errioxa) upeltegira bi pertsonentzako bisita, ardo dastatzea eta 6 platerez osatutako menua zozkatuz.

Abanto, Muskiz edo Zierbenako auzokidea bazara eta Repsol MAS Petronor txartela baldin baduzu, urriaren 29an amaituko den, zozketan egiten dizugun galdera zuzen erantzun eta Marques del Riscal Upeltegietarako bisitaldi enologiko zein gastronomikoa irabazi ahal izango duzu. Ondoren, irabazlearen izena webgunean ezagutzera emateaz gainera, Petronor pertsona garailearekin, telefonoz, kontaktuan jarriko da. 24 ordutan kontaktuan jartzen lortzen ez bada, zerrendako hurrengo izenarekin hitz egingo dugu.

Parte hartu, hemen.