Jose Maria Montserrat: “gure helburua 0 istripu izatea da, erronka zaila baina eskuragarria”

Jose Maria Montserrat bileraren aurkezpenean zehar.
“Gure helburua 0 istripu izatea da, erronka zaila baina eskuragarria” aipatu zuen Jose Maria Montserrat Petronorren Fidagarritasun eta Mantenu zuzendariak atzo, Somorrostro Irakas-gunean, Kontratu Enpresen Buruzagiekin izandako Urteko Batzarrean. Guztira Findegiko lanetan ohikoak diren 59 enpresetako 105 pertsonek hartu zuten parte jardunaldian.

Batzarraren helburu nagusia 2014-2015eko segurtasun emaitzak aztertzea eta 2016rako helburuak zehaztea zen. Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak, Andreu Puñet kontseilari delegatuak, Koldo Gonzalez de Audikana Erosketa eta Kontratu buruak, Iñaki Sendin Mantenu buruak, Carlos Yoldi Enpresa Jardueren koordinatzaileak eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikariak bileran parte hartu zuten.

Emiliano Lopez Atxurrak eta Andreu Puñetek segurtasunean Petronorrek eta hornitzaileek elkarrekin lan egin behar dutela esan zuten, proiektu berdina partekatuz, lehiakorra den industria ekosistema sortzeko. Gainera, istripugarritasunean kontratistek izandako emaitza onengatik zoriondu ziren, baita Miesa enpresari 2014ko Urteko Segurtasun Saria eman ere. Meisa, Imasa, Exin eta Coopenor enpresek 2015ko Etenaldian zehar segurtasun arloan izandako jarrera ona txalotu zen.

Jardunaldian zehar Jose Maria Montserratek hurrengoa gogoratu zuen: “gure helburua 0 istripu izatea da, erronka zaila baina eskuragarria, zeinetan guztiok sinesten dugu”. Gainera, gero eta lehiakor eta berritzaileago izateko garrantzia azpimarratu zuen.

Bertaratutako guztiei segurtasunean Petronorren partetik garatzen ari diren berritasunak azaltzeaz gainera –“Por Seguridad Actúa” proiektua bereziki- Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren sistema eta Hornitzaileen Trakzio Plana ezagutzera eman ziren, baita Petronorren lan egiteko kontratistek egin behar duten segurtasun ikastaroaren irizpideak aurkeztu ere.

Ondoren, mahai-inguruak antolatu ziren Petronor eta kontratu enpresek lanen segurtasunean, kalitatean eta eraginkortasunean hobetzeko egin dezaketen ekarpenaz mintzatzeko eta eztabaidatzeko.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.