Petrolio sektorearen kontseilari delegatuak klima-aldaketaren aurkako borrokan konprometitu dira

Helge Lund, BG Taldea; Bob Dudley, BP; Claudio Descalzi, Eni; Emilio Lozoya, Pemex; Amin Nasser, Saudi Aramco; Eldar Sætre, Statoil; Patrick Pouyanné, Total, eta Josu Jon Imaz, Repsol.
Hamar petrolio konpainien kontseilari delegatuak, haien artean Josu Jon Imaz, klima-aldaketaren aurkako akordioaren alde aurkeztu dira. Hitzarmena gai honi buruzko NBEren Esparruaren barne dago eta datorren hilabetean Nazio Batuen Parteen Konferentziaren 21. saioan (COP21) izango da.

Munduko hamar petrolio konpainiarik garrantzitsuenetarikoak dira eta mundu mailako gas zein petrolio ekoizpenaren bostena hornitzen dute, baita energiaren %10a ere. Beren kontseilari delegatuek hurrengo eginbideak hartu dituzte: Pariseko COP21 konferentzian klima-aldaketaren aurkako borrokan akordio eraginkorra eskatu; mundu mailako energia mix-aren berotegi efektuko gasen intentsitatearen murrizketa ahalbidetzeko ekimen zein inbertsioak indartu; politika egonkor eta argien ezarpena babestu, 2 ºC-ko helburua betetzen duen etorkizunarekin bat, honela, adostutako erabakiak hartzen lagunduko die konpainiei eta klima-aldaketaren aurkako borrokan modu eraginkor zein iraunkorrean aritu; eraginkortasuna, gas naturala, I+G eta karbonoaren hartze zein biltegiratzea bezalako alorretan kolaboratu; eta lortutako garapenez modu erregular eta ezagueradunean informatu.

Klima-aldaketaren Aurkako Ekimeneko kide diren konpainiek (OGCI) –Repsol, BG Group, BP, Eni, Pemex, Reliance Industries, Saudi Aramco, Shell, Statoil eta Total- berotegi efektuko gasen (BEG) aztarna murrizteko ekintza garrantzitsuak garatu dituzte, azkeneko 10 urtetan beren jardueretatik sortutako isurien %20a gutxitzeaz gainera. Kolaborazio txostena ere egin dute, “Energia gehiago, isuri gutxiago”, zeinetan klima-aldaketari aurre egiteko ekintza praktikoak, esanguratsuak eta teknologikoak abian jartzeko lana islatzen da.

OGCI petrolio industriaren ekimena da, borondatezkoa eta kontseilari delegatuak buru dituena. Klima-aldaketaren aurkako borrokan hartutako erabakiak lastertzea da bere xedea, elkarkidetza eta partaidetza jarduteen bidez.