Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen Bizkaiko Batzordeak bihar, urriak 20, Petronorreko bulego orokorren sarreran mahaia jarriko du nahi dutenek bularreko minbiziaren inguruan informatzeko.
Mahaian izango dira lau boluntario, 12:00etatik 15:00etara, bularreko minbiziari buruz informatzeko, begizta arrosak entregatzeko (patologia hau sufritzen dutenekin sentsibilizazio ikurra) eta Bizkaiko AECC-k gaixotasuna sufritzen duten pertsonei eta bere senideei eskaintzen dizkien programa zein zerbitzuen inguruko informazioa emateko.
Mahaira gerturatzen denak “poltsa arrosa solidarioak” 3 eurotan erosteko aukera izango du, bularreko minbiziaren aurka lagunduz.