Petronor, bularreko minbiziaren aurka

Petronor, bularreko minbiziaren aurka.
Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen Bizkaiko Batzordeak bihar, urriak 20, Petronorreko bulego orokorren sarreran mahaia jarriko du nahi dutenek bularreko minbiziaren inguruan informatzeko.

Mahaian izango dira lau boluntario, 12:00etatik 15:00etara, bularreko minbiziari buruz informatzeko, begizta arrosak entregatzeko (patologia hau sufritzen dutenekin sentsibilizazio ikurra) eta Bizkaiko AECC-k gaixotasuna sufritzen duten pertsonei eta bere senideei eskaintzen dizkien programa zein zerbitzuen inguruko informazioa emateko.

Mahaira gerturatzen denak “poltsa arrosa solidarioak” 3 eurotan erosteko aukera izango du, bularreko minbiziaren aurka lagunduz.