Lehenengo edizioan bezala, jardunaldiaren helburua enpresa-sektorearen eta ekintzaileen arteko elkargunea sustatzea da, modu zuzen eta eraginkorrean. Hori dela eta, ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistemako ordezkari nagusiak bilduko ditu.
Petronorreko presidentea, Emiliano Lopez Atxurra, Repsol Fundazioko presidenteordea, Ignacio Egea, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatua, Imanol Pradales eta Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lankidetzarako sailburuordea, Estibaliz Hernaez topaketa eta eztabaida jardunaldia ireki eta aurkezteaz arduratuko dira.
Ondoren, solasaldia egingo da Euskadiko eragile dinamizatzaile nagusien artean. Jarrian, eragile dinamizatzaileetakoren batek inkubatutako enpresen hainbat kasu arrakastatsu azalduko dira.
Egitaraua, hemen.
Prentsa Oharra, hemen.