Energiaren esparruan ideia berritzaileak sustatzeko ekintzaileen eta enpresen arteko topaketa sustatu dute Repsol Fundazioak, Petronorrek eta Beazek

Energia eta Ekintzailetza jardunaldia.
• Jardunaldian EAEko eragile dinamizatzaile nagusiek hartuko dute parte eta ekintzailetzaren esparruko esperientzia arrakastatsu desberdinak azalduko dira, Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsak, BEAZek, BIC Berrilanek eta BBK Fundazioak inkubatutako enpresen eskutik.

Repsol Fundazioak, Petronorrek eta BEAZek Energia eta Ekintzailetzari buruzko eztabaidaren eta topaketaren II. jardunaldia egingo dute Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkeko KABI612 inkubagailuaren eraikinean. Jardunaldiaren bigarren edizio honek ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistemako ordezkari nagusiak bilduko ditu beste behin ere. Jardunaldiari ofizialki hasiera emateko arduradunak honako hauek izango dira: Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatua, Imanol Pradales; Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lankidetzarako sailburuordea, Estibaliz Hernáez; Repsol Fundazioko presidenteordea, Ignacio Egea, eta Petronorreko presidentea, Emiliano López Atxurra.

Lehenengo edizioan bezala, jardunaldiaren helburua enpresa-sektorearen eta ekintzaileen arteko elkargunea sustatzea da, modu zuzen eta eraginkorrean. Hori dela eta, ekintzailetzaren sustapenean interesatutako pertsonen eta profesionalen presentzia indartu da, arreta berezia jarriz unibertsitate zentroetan, Lanbide Heziketan, laneratzea eta garapena sustatzeko agentzietan, eta negozio-ideia berrien sustatzaileetan.

Jardunaldiaren egitura bi ataletan banatu da, ekintzailetzaren funtsezko alderdiak hobeto ikus daitezen. Lehenengo eta behin, solasaldi bat egingo da Euskadiko eragile dinamizatzaile nagusien artean. Mahai-inguruan Josu Bilbao Begoñak, Beazko Berrikuntza arduradunak, egingo ditu moderatzaile lanak, eta ondorengo hauek hartuko dute parte: Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria; Ainara Basurko, Beazko zuzendari nagusia; Eduardo Romero, Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtseko zuzendaria; Ander Izpizua, Kutxabankeko handizkako bankuaren zuzendaria, eta Marisa Arriola, BIC Gipuzkoa Berrilaneko zuzendari nagusia.

Jardunaldiaren bigarren atalean eragile dinamizatzaileetakoren batek inkubatutako enpresen hainbat kasu arrakastatsu azalduko dira. Ildo horretatik, bertaratuek honako enpresa hauen esperientzia ezagutzeko aukera izango dute: Ariadna Instruments, Beazek inkubatutako konektibitate-enpresa; Xerolutions, Repsol Fundazioak lagunduta; Wavegarden, BIC Berrilanen eskutik, eta Asimov Ikastegia, Kutxabankek finantzatutako eta sustatutako ideia.

Bertaratutakoak bi ataletan parte hartzera gonbidatuta daude, eta solasaldietan bakoitzak bere txanda izango du. Jardunaldiari amaiera emateko Ignacio Egeak, Repsol Fundazioko presidenteordeak, eta Emiliano López Atxurrak, Petronorreko presidenteak, ondorioen irakurketa egingo dute.