Repsolen Finketa Masterreko ikasleak, Petronorren

Damian Hidalgo eta Carmen Alabau Finketa Masterraren ikasleekin, Petronorren.
Repsolen Finketa, Petrokimika eta Gas Masterraren ikasleek Petronor bisitatu dute fintze prozesua eta Muskizko findegiaren ekoizpen eskema gertutik ezagutzeko asmoz.

26 ikasleak –guztiak ingeniariak- Damian Hidalgo masterraren zuzendariarekin eta Carmen Alabau irakasle laguntzailearekin etorri dira. Asteartetik gaur arte Petronorren fintze prozesua, ekoizpen eskema, unitateak eta itsas instalazioak ezagutu dituzte, bereziki planta desisopentanizatzailea, bertarako gasolina osatzen duten produktuen lorpena optimizatzeko oinarrizko ingeniaritza garatzen baitaude.

Masterra Mosteleseko Goi Mailako Irakas-gunean (Madrilen) ematen da, 11 hilabeteko iraupena du, eta modulu teoriko eta aste bateko egonaldi praktikoak ditu, Repsol Taldearen industrigune guztietan. Findegi bakoitza ezagutzeaz gainera, guztietan proiektua garatzen dute, kasu erreala eta eguneratua. Damian Hidalgo masterraren zuzendariak hurrengoa azaldu du: “ikasleak oso pozik daude, ikasteko aukera da eta Repsolen langileak dira jadanik. Estatuan ez dago master honen ezaugarriak dituen besterik”.

Masterrean parte hartzen duten 26 ikasleetatik 4 (bi mutil bilbotar eta Madrileko neska bi) Petronorrera barneratuko dira beren prestakuntza amaitu ostean, abenduan.