Tecnaliaren teknologo zein ikerlariek Petronor bisitatu dute Inpîre programa ezagutzeko helburuz

Bisitaren argazkia.
Tecnaliaren teknologo zein ikerlariek Petronor bisitatu dute Inspîre Programaren inguruan zehaztasunez informatzeko asmoz.

Urko Urbizu Petronorren Inspîre programaren arduradunak proiektuaren bi erronken -Koke hautsa eusteko sistemaren hobekuntza, eta ingurunean usain eragina saihestea eta gutxitzea- zehaztasun teknikoak ezagutarazi zizkien, baita arazoak eta ezarritako hobekuntzak zeintzuk diren azaldu ere.

Petronorren bisitaldiaren ostean, Tecnaliaren teknologo zein ikerlariek jasotako informazioagatik pozik aurkeztu ziren eta Berrikuntza Irekiko Programa honetan parte hartzeko ematen zaien aukera eskertu zuten.