Ik4 Research Allianceren teknologo eta zientzialariek Petronor bisitatu dute Inspîre programari buruz informatzeko asmoz

Bisitaren irudia.
Ik4 Research Allianceren bederatzi teknologia-guneetatik etorritako teknologo zein zientzialariek Petronor bisitatu dute Inspîre programari buruzko zehaztasun guztiak ezagutzeko xedez.

Urko Urbizu Petronorren Inspîre programaren arduraduna haiekin izan da ekimen honen bi erronken -Koke hautsa eusteko sistemaren hobekuntza, eta ingurunean usain eragina saihestea eta gutxitzea- zehaztasun teknikoak ezagutarazteko, arazoak deskribatzeko eta ezarritako hobekuntzak zeintzuk diren azaltzeko asmoz.

Inspîre Berrikuntza Irekiko Programa irailaren 28an aurkeztu zen sare zientifiko eta teknologikoaren aurrean, enpresa iraunkor gisa aurrez aurre dituen bi erronkei erantzuna emateko kolaborazioa bilatzeko helburuz.