Aitor Hernandez eta Aida Nuño, Muskizko VIII. Ziklokross Txapelketaren irabazleak

Gualber Atxurra eta Rufino Manterola elite txapeldunekin: Oscar Pujol, Aitor Hernandez eta Ismael Esteban.
Aitor Hernandezek eta Aida Nuñok Muskizko VIII. Ziklokross Txapelketa irabazi zuten atzo, Espainiako Kopan beren bigarren garaipena lortuz.

Estatuko 450 txirrindulari inguruk Donibane zelaietan bildu ziren atzo –Mendiz-Mendi Taldeak antolatutako- Muskizko Ziklokross Txapelketaren zortzigarren edizioan parte hartzeko. 2650m-ko zirkuitua, hiru oztopo natural eta bi artifizial zituen frogak Espainiako Koparako puntuagarria izan zen.

Elite mailan Aitor Hernandez izan zen irabazle, Espainiako Ziklokross Kopan bere bigarren garaipena lortuz. Oscar Pujol bigarren izan zen eta Ismael Esteban hirugarren. Kevin Suarez kantabriarrak, lasterketaren bigarren sailkatua, lehen postua lortu zuen sub-23 mailan, Felipe Ors eta Adrian Valverderen aurretik.

Emakumezkoetan Aida Nuñok irabazi zuen elite mailan, Lucia Gonzalezek bigarren postua lortu zuen Olatz Odriozolak hirugarrena. Sub 23 mailan Alicia Gonzalez izan zen garailea, Eider Merino eta Desiree Duarteren aurretik.

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria garaikurretako batzuk emateaz arduratu zen.

Argazkiak, hemen.