Euskadin proiektu onak ekiten dira, ez asko

Emiliano Lopez Atxurra, Imanol Pradales, Estibaliz Hernaez eta Ignacio Egea jardunaldiaren aurkezpenean.
“Euskadin berrikuntza ekintzailetza mailen arazoa daukagu, ez dira lurralde eremu honetan sustatu eta garatu beharko genituenak bezain beste. Repsol Taldearen zein, Euskadin erreferentea den, Petronorren eskutik joatea eta barne-ekintzailetzarekin erlazionatutako eta energia bezalako sektore estrategikoko proiektuak sustatzeko elkarrekin lan egitea ezinbestekoa da”, azpimarratu du Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapen Saileko diputatuak, Petronorrek, Repsol Fundazioak eta Beaze-k antolatutako, Energia eta Ekintzailetzari buruzko bigarren topaketa zein eztabaida jardunaldian.

Lehenengo edizioan bezala, jardunaldiaren helburua enpresa-sektorearen eta ekintzaileen arteko elkargunea sustatzea izan da, modu zuzen eta eraginkorrean. Euskadiko ekintzailetza eta berrikuntza ekosistemaren 60 profesional inguruk topaketan parte hartu dute.

Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkeko KABI612 inkubagailuaren eraikinean antolatutako jardunaldiaren aurkezpenean zehar Imanol Pradalesek hurrengoa esan du: “Euskadik balio handiko edozein proiektu ekintzaile garatzeko osagai guztiak ditu”. Ildo beretik, Estibaliz Hernaez Eusko Jaurlaritzaren Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordeak, urte hauetan zehar, Euskadin energia, industria eta I+D+I inbertsiorako politiken alde egindako apustua gogoratu du: “gure gobernurako lehentasuna da babesten jarraitzea, eta, ahal dugun neurrian, euskal energia sektorea garatzen eta nazioarteko eremuan lehiatzen jarraitu dadin lagundu behar dugu”.

Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak, bere aldetik, aurreko belaunaldiek posible egin zutenari jarraipena ematearen garrantzia aipatu du, “enpresa kemenaz eta esfortzuz. Enpresari berriei haien proiektuak garatzeko ekosistemak sortzea guri dagokigu”. Zentzu horretan Ignacio Egea Repsol Fundazioaren presidenteordeak bertaratutako guztiei Ekintzaile Funtsaren bosgarren deialdian parte hartzeko animatu die: “honela datorren urtean poztasunez bueltatuko gara, hemendik ateratako eta guk inkubatutako proiektuarekin”.

Jarraian Aitor Urzelai Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte zuzendariak lehen hitzaldi eta eztabaida txanda ireki du Euskadin sortutako enpresen kopurua igo dela informatuz, “hazkuntza joera dago baina ahula da. Hemen ez gara proiektu zenbakiengatik bereizten baizik eta haien tipologiagatik, kalitatea azpimarragarria da, ez kantitatea”. Ondoren Eduardo Romero Repsol Fundazioaren Ekintzailetza Funtsaren zuzendariak funtsa irabazi asmorik gabeko inkubagailua dela azaldu du, “ideak bilatzen ditugu, konponbide teknologikoak, garatzeko eta ahalik eta azkarren merkatura ateratzeko”.

Era berean Ainara Basurko Beazen zuzendari nagusiak, Ander Izpizua Kutxabanken Handizkako Bankuaren zuzendariak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoa Berrilanen zuzendari nagusiak ere beraien inkubagailu zentroak eta finantzaketa proiektuak ezagutzera eman dituzte.

Jardunaldiaren bigarren erdian ekintzailetza eremuan arrakastatsuak izan diren hainbat esperientzia aurkeztu dira: Ariadna Instruments, Beazek inkubatuta, Xerolutions, Repsol Fundazioak babestua, Wavegarden, BIC Berrilanen laguntzaz sortutakoa, eta Asimov Ikastegia Kutxabankek bultzatu eta finantzatutakoa.

Argazkiak, hemen.

Prentsa Oharra, hemen.

Bideoa, hemen.