Fadura IEFPSren ikasleak, Petronorren

Bisitariak Luzero Puntako Itsas-terminalean.
Fadura IEFPSren ikasleak zein irakasleak Petronor bisitatu dute, findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatzeko xedez.

Angel Gil Zerbitzu orokorren arduraduna gidari, maketa gelan azalpen bideoa ikusteko eta findegiko jardueraren berri zehatza jasotzeko aukera izan zuten. Ondoren, Petronorren instalazioak bisitatu zituzten, 1, 2 plantak eta Konbertsio gunea bereziki.

Bisitaldia Luzero Puntako Itsas-terminalean amaitu zen. Bertako instalazioak erakusteaz gainera, petrolio gordinaren hustuketaz mintzatu zitzaien.