Garbiñe Briones, Marques de Riscal upeltegia ezagutzeko bisitaren irabazlea

Garbiñe Briones upeltegia bisitatzeko bonoarekin.
Garbiñe Briones Petronorrek Marques de Riscal upeltegira (Eltziego-Araba) zozkatu duen bi pertsonentzako bisitaren irabazlea da.

Zozketa Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideei zuzendurik zegoen. Garbiñek txapelketan parte hartu zuen, egiten genuen galdera ondo erantzun, eta zozketa irabazi du, Eltziegon dagoen Marques de Riscal (Arabako Errioxa) upeltegia ezagutzeko bi pertsonentzako bisita (ardo dastatzea eta 6 platerez osatutako menua barne). Garailea bere senarrarekin joango da bisitara eta oso pozik aurkeztu da sari honengatik, “sorpresa handia izan da eta Petronorrek hilero hainbat esperientzia zozkatzea oso interesgarri iruditzen zait, atsegingarria izateaz gainera leku ezberdinak ezagutzeko aukera ematen dizulako”.

Petronorrek hilero familiarekin, bikotearekin edo lagunekin gozatzeko hainbat esperientzia ezberdin zozkatzen jarraituko du, Findegiaren Auzo Elkarteko kideen, hau da, Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean.