Ekitaldia Petronorren Muñatones Eraikinean egin da, eta bertan izan dira Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidentea, Natalia Álvarez, Repsol Fundazioko Prestakuntza eta Hezkuntza arduraduna, eta Juan Manuel Seco, Somorrostro prestakuntza zentroko zuzendaria.
Repsol Fundazioak eta Petronorrek batera deitu duten beka programak Abanto, Muskiz eta Zierbena udalerrietako biztanleen artean Lanbide Heziketako ikasketak sustatzea du xede. Edizio honetan beka lortu duten 50 gazteetatik (45 mutil eta 5 neska) 28 Abantokoak dira, 21 Muskizkoak eta 1 Zierbenakoa.
41.600 euroko aurrekontuarekin, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloko 2015-2016 ikasturterako eman diren beken zenbatekoa 800 eurokoa da. Zehazki, Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) ikasleentzako 37 beka eman dira, eta Erdi Mailako Heziketa Zikloko (EMHZ) ikasleentzako 13. Guztiak lan merkatuan eskaera handiko espezialitateetan, haien artean Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (16 ikasle) eta Automatizazioa eta Robotika Industriala (9 ikasle) izan dira gehien eskatu diren ikasketak.
Horrez gain, deialdiko bi ikasle onenenek 800 euro gehiago jasoko dituzte bakoitzak beren esfortzuaren aitormenez. Horretarako, eskuratutako batez besteko nota 8,5 baino altuagoa izan beharko da.
Nobedade gisa, aurten beka jaso duten pertsonetatik bi 50 urtetik gorakoak dira, eta ikasle gazteenak 16 urte ditu.
2014-2015 beken bigarren ordainketa
Ekitaldian zehar aurreko deialdian beka jaso zuten 33 ikasleetatik 28 ikaslek 2014-2015 bekaren bigarren zatiari dagozkion 300 euro jaso dituzte, ikasturtea gainditzeagatik.
28 ikasle horietatik, 14 Abantokoak dira, 12 Muskizkoak eta 2 Zierbenakoak. Horietatik 16 ikasle goi mailako heziketa zikloko ikasketak egiten ari dira, eta 12 ikasle erdi mailako heziketa zikloko ikasketak.
Lanbide Heziketa hezkuntzarako beste aukera bat modura babesteak ezagutza eta berrikuntza sustatzen laguntzen duten ekimenak bultzatzeko aukera ematen dio Repsol Fundazioari, gizartearen aurrerapenari eta garapenari mesede egiteko helburuarekin. Hala izanik, Repsol Fundazioak Lanbide Heziketako beken programa garatzen du Bizkaian, Ciudad Realen, Tarragonan, Coruñan eta Murtzian.
Argazkiak, hemen.