Meatzaldeko airearen kalitatea Euskadiko bizitegi-guneetakoa baino hobeagoa da

Kontrol zein datu publikoek baieztatzen dute. Euskadiko airearen kalitatea asko hobetu da azkeneko hamarkadetan, zehazki, Meatzaldearen airearen kalitatea trafikoko kutsaduraren erasoa duten beste bizitegi-guneetakoena baino onagoa da.

Euskadiko airearen kalitatea, bere zaintza sarea bezala, ona da, bereziki Meatzaldeko ingurua. Eskualde honetan -Bizkaiko gunerik behatuenetarikoa- hainbat kontrol kabina funtzionatzen daude, horietatik hiru –Muskizen eta Abanton kokatutakoak- Petronorri dagozkio. Kabina horiek airearen kalitatea etengabe kontrolatzen dute, beraz findegia eta Eusko Jaurlaritzak datu guztiak jasotzen dituzte denbora errealean. Guneko isurien erregistro totalak dira, eta ez bakarrik dagozkio Petronorren jarduerari, baizik eta kabinatik gertu dagoen ingurugiro guztiari, trafikoa adibidez, eragin handiko isuri fokua.

“Euskal Autonomi Erkidegoaren Airearen Kalitatearen Ebaluaketa. 2014” txostenaren arabera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zortzi gune edo eskualde geografikoetan baturik daude, hiru lurralde historikoen mugekin bat ez datozenak: Enkarterriak eta Nerbioi Garaia (Aiara), Nerbioi Behera (Bilbo Handia eta Ibaiaren bi aldeak barne), Kostaldea (Sopelanatik Oriora, Debabarrena barne), Donostialdea (Bidasoa), Ibaizabal Garaia (Durangaldea) eta Deba Garaia (Debagoiena), Goierri, Arabako Lautada eta Ebroko Euskal Erribera (Arabako Errioxa).

Txosteneko emaitza orokorretan erreparatuz, maila guztiek balore objektiboen azpitik daude. Datu zehatzei dagokionez, eta araudiak baimentzen duena gainditu barik beti, “Gazteiz, Donostia eta Bilboko behatokiak (trafiko isurien eragin handiago izanik) nitrogeno oxido maila altuagoak islatzen dituztenak dira”. Partikula mailei dagokionez, eta aurreko urteekin konparatuz, “Zumarraga, Easo eta Algortako behatokietan maila altuagoak erregistratu dira”.

Halaber karbono monoxidoaren neurriak “baxuak dira behatoki guztietan, ebaluaketa atalase-mailaren azpitik”. Ozonoaren balio altuenak “nekazaritza-gunetan kokatutako behatokietan ematen dira, Eltziego eta Valderejokoetan adibidez”, eta San Julian (Muskiz) zein Eason (Donostia) dauden “industria zein trafiko guneetako behatoki adierazgarrietan bentzeno batez bestekoak baxuak dira, ebaluaketa ataritik eta mugatik urrun”.

Datuak egunero berrikusten dira, guztia ondo dagoela baieztatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko webgunean biltzen dira: www.euskadi.eus . Maiz erregistroetan meteorologiak eragina dauka. Honela, haizearen norabide zein indarrak kabinetako datuetan eragin handia dauka. Euriak ere eragina dauka, positiboa, airearen kalitatearen garbiketa ahalbidetzen duelako, aldiz, alderantzikatze termikoak zailtzen du”.