Petronorren ahalegina saritu da CO2 isurien murrizketan

Josu Jon Imaz, Maria Victoria Zingoni eta Francisco Vazquez, Petronorren taldearekin.
Repsolek Petronor eta taldearen gainerako findegiak saritu ditu CO2 isurien murrizketagatik. Madrilen, Repsolen Kanpusean izandako ekitaldian, Josu Jon Imaz kontseilari delegatuak Isuriak Murrizteko Plana “arrakastatsu” izan dela esan du, eta proiektu honetan parte hartu duten taldeek “aurrera begiratzera”, “handinahiak” izatera, eta “erronkak” jartzera animatu ditu.

Zentzu honetan, Urko Urbizu Petronorren Energia Kudeaketa zein CO2 Isurien Murrizketaren buruak erakundeak bere helburuak lortzeko duen motibazioa eta inplikazioa goraipatu zituen: “guztioi gustatzen zaigu gero eta iraunkorragoa den enpresan lan egitea”.

Ekitaldian Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua izan zen, A Coruñako, Tarragonako, Puertollanoko eta Cartagenako findegien zuzendariekin; bostok eta Jaime Arranz Finketa Operazio Kostuen Optimizazioaren zuzendaria batera, sari sinbolikoa jaso zuten, beraien taldeekin.

CO2 Isuriak Murrizteko Planak, konpainiaren Finketa Zuzendaritza Exekutiboak gauzatua, 2014an %22ko murrizketa lortzea ahalbidetu zuen, 2010 urtearekin alderatuz. Etorkizuneko hurrengo helburua, Plan Estrategiko berrian dagoena, 2020rako %35eko murrizketa lortzea da.

Josu Jon Imazek Repsol “ingurumenarekin konprometituta dagoen enpresa“ dela aipatu zuen, eta Downstream negozioak garatutako lana azpimarratu: bere “handinahia”, “talde lana” eta “berrikuntza”. “CO2 proiektua arrakastatsua izan da. Lortu duzue. Orain aurrera begiratu behar da. Handinahiak izan behar zarete”.

Downstreamen zuzendari nagusia, Maria Victoria Zingoni, sarietako batzuk emateaz arduratu zen, eta hurrengoa komentatu zuen: “Repsol iraunkortasun zein isurien murrizketaren konpromiso errealean aitzindaria izaten ari da”. Gainera, proiektu hau garatu duten pertsonen lana baloratu zuen, “guztia dira”. Ildo beretik, konpainiaren Finketa arduradunak, Francisco Vazquezek, eskerrak eman zizkien Segurtasun, Ingurumen eta Teknologia zein Berrikuntza sailei, besteak beste.