Elias Unzueta Konbertsio burua bisitariekin izan da maketa gelan. Bertan, Petronorri buruzko azalpen bideoa ikusteaz gainera, finketa-prozedura zertan datzan aipatu eta findegian lortzen diren produktuak zehatz-mehatz ezagutzera eman dizkie Unzuetak.
Ondoren, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, Petronorren instalazioak ikusi dituzte, 1., 2. plantak eta konbertsio gunea hain zuzen ere. Jarraian Luzero Puntako Itsas-terminalera gerturatu dira eta petrolio gordina itsasontzietatik nola deskargatzen den azaldu zaie.
Bisitariak pozik aurkeztu dira bisita honengatik eta findegiaren tamaina handiaz harriturik gelditu dira. “Petronor oso handia da, gehien gustatu zaiguna maketak izan dira, instalazioak txiki txiki ikusten dituzulako baina gero erraldoiak dira, sufre piloa ere harritu gaitu. Ez genuen pentsa petrolioan hainbeste sufre zegoenik. Petrolio gordina nola fintzen den ikasi dugu eta bertatik ateratzen diren produktu guztiak. Oso ondo azaldu digute dena eta ez da astuna egin, interesgarria izan da”, azpimarratu dute Iker Bilbao, Amaia Peon eta Miguel Alberdi ikasleek.
Txomin Agirregomezkortak, gazteekin izan den irakasleetako batek, hurrengoa ere aipatu du: “gure helburua da ikasleei Euskadiko industria egoera orokorra erakustea, eta saiatzen gara hainbeste alorretako enpresak ikusten. Horien artean Petronor, nagusienetako bat da dudarik gabe, horregatik etorri gara. Oso zerbitzu ona eskaini digute, azalpenak oso ondo egon dira eta azpiegitura guztiak eta portua ikusgarria da, benetan”.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.