CLH-k biltegiratze instalazio berria inauguratu du Bilboko Portuan

Manu Nuñez Findegiaren Ekoizpen zuzendaria, Carlos Alzaga Bilboko Portuaren zuzendaria eta Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentea, inaugurazio ekitaldian.
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Jose Luis Lopez de Silanes CLHren presidentearekin batera, enpresak Bilboko Portuan eraiki duen petrolio-produktuen biltegiratze eta banaketarako instalazio berria inauguratu du gaur.

“Planta berria ingurumenarekin adeitsua eta ziurra den logistika zentroa da, teknologiarik berritzaileenak ditu, 18.2 miloi euroko inbertsioz. Gunean itxaro den petrolio-produktuen eskaera hazkuntzari erantzuna ematea ahalbidetuko du plantak, baita behar besteko merkataritza ahalmena eskaintzea ere, hurrengo urteetarako aurreikusi den mundu mailako petrolio fluxuen arabera estrategikoki kokaturik dagoen eremu honetan”, azaldu du Jose Luis Lopez de Silanesek inaugurazio ekitaldian zehar.

Planta berriak 123.000 metro kubikoko biltegiratze ahalmeneko zortzi andel ditu, eta 38.000 metro kubikoko beste hiru andelen eraikuntza aurreikusi da. Instalazioa Santurtziko portuarekin, Petronor findegiarekin, ontzi andel pantalanarekin eta Konpainiaren oliobide sarearekin konektaturik dago, beraz malgutasun handiko eta ahalmen operatiboa duen azpiegitura da, hainbat lekuetatik jaso eta igortzen baititu petrolio-produktuak.

Lehendakariak bere aldetik CLHri eskertu dio euskal enpresekin batera azken urteotan egindako esfortzua, “enpresa honentzako, euskal enpresentzako eta gizartearentzako onuragarria izatea, Zorionak CLH!”. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industriaren zein enpresen lehiakortasuna indartzen duten inbertsio eta berrikuntza proiektuez arduratzen jarraituko duela azpimarratu du.

Euskadiko politika eta enpresa arloaren hainbat pertsona izan dira ekitaldian, haien artean Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentea eta Manu Nuñez Findegiaren Ekoizpen zuzendaria.

Argazkiak, hemen.