Itxaropen-garaia

Emiliano Lopez Atxurra.
Sei urteko krisialdiaren ostean, Bizkaiko ekonomia hazi egin da eta enplegua sortzen hasi da. Petronorrek egindako inkestaren arabera, bizilagunen % 85,7 langabeziagatik kezkatuta daude. Krisialdiaren hasieran % 21 ziren langabeziagatik kezkatuta zeudenak.

Ezinegon horren jakitun garenez, langabeziaren aurkako ekimenak abiarazi ditugu, batez ere gazteen artean. Izan ere, gure erantzukizun soziala inguruan ekonomia garatzen laguntzean datza neurri batean. Horrela, azken urte honetan 80 pertsona prestatu eta kontratatu ditugu eta tokiko gure hornitzaileen lehiakortasuna indartzeko programa bat ezarri dugu, gurekin lan egiten jarrai dezaten eta bezero berriak lor ditzaten, hazteko eta enplegua sortzeko.

Era berean, ziurtasunez dakigu prestakuntzarik gabe ez dagoela etorkizunik eta horregatik, gure beken politikarekin jarraitzeaz gain, lanbide-heziketa duala bultzatuko dugu, Somorrostroko zentroarekin eta tokiko hornitzaileekin lankidetzan, horrela inguruko gazteen enplegugarritasuna hobetzeko eta enpresa-bokazioa indartzeko eta babesteko.

Ezin ditut albora utzi aurten hauts igorpenek hainbat aldiz eragindako kalteak. Hori ez errepikatzeko lanean ari gara eta findegi barruan egindako esfortzuaz gain, zientzia eta teknologiaren euskal sistemaren babesa lortzeko ekimen bat abiarazi dugu. Horrela, egungo teknologiarik onena izan ordez, etorkizunean garatu ahalko den teknologia berria izatea lortuko dugu.

2016 zoragarria izan dezazuela opa dizuegu eta aldi berean jakinarazten dizuegu Petronor osatzen dugun guztiok egunero esfortzua egiten jarraitzeko konpromisoa hartu dugula, gure jardunaren eragina murrizteko eta gure inguruan aberastasuna sortzen jarraitzeko.

Zorionak eta urte berri on! Bideoa, hemen.

Emiliano Lopez Atxurra
Petronorreko presidentea