Petronor eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Itsasadarraren aitzindariak liburua aurkeztu dute

Familia-argazkia Itsasadarraren bederatzi aitzindarien senideekin.
Petronorrek eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak “Personalidades de la Ría – Itsasadarraren aitzindariak” liburua aurkeztu zuten atzo. Haien proiektu zein enpresen bitartez, Bilboko itsasadarraren garapenean garrantzi handia izan zuten bederatzi pertsona nabarmentzeko helburuz argitaratutako lana. Haiek dira: Ramon de la Sota, Eduardo Aznar, Evaristo Churruca, Francisco Aldecoa, Martin Palacio, Gaspar Vicinay, Jose Maria Martinez de las Rivas, Horacio Echevarrieta eta Jose Manuel Sendagorta.

Jose Angel Corres Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren presidenteak liburuaren aurkezpen ekitaldia ireki zuen, “Personalidades de la Ría” ziklora amaiera ematen dion lana: “Zikloa 2014ko urrian hasi zen eta pasa den ekainean amaitu, bederatzi pertsona hauek Bilbon zein Bizkaian gozatzen dugun garapen mailan izan zuten garrantzia omentzeko asmoz egina. Bakoitzarekin, prestigio handiko hizlari baten bitartez, bere enpresa garapena nabarmendu dugu, eta bestalde, haien senideen bidez, bere alderdirik gizatiarren”.

Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak bere aldetik enpresariak omentzeko eta prestigioa emateko garrantzia azpimarratu zuen, baita proiektuan Muskizko findegiaren parte hartzearen arrazoiak azaldu ere: “lehendabizi nabarmentzen dugun pertsonetako bat Petronorren aitetako bat da, Jose Manuel Sendagorta, eta bigarrenez aipatu beharra dago itsasadarrak iragan ekonomiko aparta izan duela eta gaur egun ibaiaren amaieran energian oinarritutako jarduera interesgarria daukagula abian. Energia itsasadarraren etorkizunaren eta orainaldiaren parte da”.

Ignacio Marco-Gardoqui ekonomialariak ere liburuaren inguruko hausnarketa txikia egin zuen: “liburua sustraiak berreskuratzen ditu, gogorarazi, eta euskal gizartea osotzeko eta merkataritza hiribildu txikia zena portu garrantzitsu eta ezinbesteko industria erreferentea izaten llagundu zuten pertsona hauen funtsezko lana omentzen du”.

Ekitaldia amaitzeko pertsona horien senideek Bilboko itsasadarraren garapen ekonomiko eta industrialean klabe izan ziren enpresari hauen alderdirik gizatiarrenak gogoratu zituzten. Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia eta Juan Maria Aburto Bilboko alkatea ere bertan izan ziren, besteak beste.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Ignacio Marco-Gardoquiren hitzaldia, hemen.