Petronorrek lekuko enpresa kontratisten lehiakortasunaren hobekuntza bermatuko du

Koldo Gonzalez de Audikana Petronorren 2015eko Urteroko Jardunaldian.
Koldo Gonzalez de Audikana Erosketa zein Kontratazio buruak Findegiaren Hornitzaileen Trakzio Plana aurkeztu zuen atzo Petronorren 2015eko urteroko Jardunaldian zehar, lekuko kontratu enpresetan lehiakortasunaren hobekuntza bermatzeko proiektua.

Hornitzaileen Trakzio Plana Petronorrek lekuko enpresen kudeaketa eta kokapena hobetzen laguntzeko duen helburu sendoaren isla da. Zentzu honetan, Gonzalez de Audikanak proiektuaren helburu nagusiak ezagutzera eman zituen: “enpresa kontratisten lehiakortasuna hobetu, eta Petronorrena ere, segurtasuna, fidagarritasuna eta gure instalazioen erabilgarritasuna hobetu, baita tokiko inguruneko gizartearen eskakizunei erantzuna ematea ere”.

Gainera Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere badu, Euskadiko sistema ekonomikoaren lehiakortasun-sistemak hobetzea, produktibitate ekonomikoa bermatzea eta nazioartean erreferente den eta inguruko enpresa hornitzaileek osatzen duten sare industriala indartzen laguntzen duen industria-jardueraren esparru berritzailea sustatzea helburu duen plana.

Aurkezpena, hemen.