Petronorrek Olentzeroren baserria ezagutzeko familia-bisita zozkatuko du

Olentzeroren baserria ezagutzeko familia-bisitaren zozketa.
Petronorrek Olentzeroren baserria -Izenaduba Basoa (Mungia)- ezagutzeko familia batentzako (gurasoak eta seme-alabak) bisita zozkatuko du Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean. Bisitaldia abenduaren 23an, goizeko 12:15etan, izango da.

Abanto, Muskiz edo Zierbenako auzokidea bazara eta Repsol MAS Petronor txartela baldin baduzu, zozketan parte hartu, galdera zuzen erantzun eta Izenaduba Basoa, Euskal Herriko Mitologiaren inguruko lehenengo Interpretazio Zentroa, ezagutzeko familia-bisitaldia (gurasoak eta seme-alabak)  lortu ahal izango duzu.

Zozketa abenduaren 17an amaituko da. ondoren, irabazlearen izena webgunean ezagutzera emateaz gainera, Petronor pertsona garailearekin, telefonoz, kontaktuan jarriko da. 24 ordutan kontaktuan jartzen lortzen ez bada, zerrendako hurrengo izenarekin hitz egingo dugu.

Parte hartu, hemen.