Marsh konpainia berraseguratzaileak egindako kalifikazioaren arabera, edozein motatako gorabeherak gertatzeko arriskua murrizteko Petronorrek ezarritako bitarteko eta neurrien multzoa “ona” da. Nazioarteko baremoei begira, Petronor 2013. urtean “normal altua” (2,5-3,0 artean) izatetik, 2015. urtean “ona” (3,0-3,5 artean) izatera iritsi da; alegia, findegirik onenen artean, segurtasunaren arabera.
Berraseguratzaileak industria-konpainia handiek arriskuarekiko duten esposizioa aztertzen dituzten auditore edo kanpoko perituak dira, eta, emaitzekin bat etorriz, dagokion aseguruaren prima ezartzen dute.
Bisita hori in situ egiten da bi urterik behin, eta oinarrizko hiru lan-arlo hauetan azterketa zorrotz eta sakona egiten da: hardware (instalazio fisikoak), software (programa eta sistema elektronikoak) eta larrialdi-kontrola (barne kontrola, ikuskaritza eta zaintza).
Kanpoko egiaztatzaileak emandako kalifikazioa “normal altua” izatetik “ona” izatera igaro da, eta, beraz, agerian geratu da Petronorrek segurtasunaren eta ingurumenaren arloetan etengabe egiten diharduen ahalegina.