Bryan Adamsen kontzerturako sarrera bikoitzaren zozketan parte hartzeko azken egunak

Petronorrek Bryan Adamsen kontzerturako sarrera bikoitza zozkatuko du.
Bryan Adamsen kontzertura joateko sarrera bikoitzaren zozketan parte hartzeko azken egunak dira. Epea ostegun honetan amaituko da, urtarrilak 21.

Abanto, Muskiz edo Zierbenako auzokidea bazara eta Repsol MAS Petronor txartela baldin baduzu, zozketan parte hartu, galdera zuzen erantzun eta Kanadako abeslari famatuak urtarrilaren 29an, ostirala, gaueko 21:30etan, BECeko Bizkaia Arenan eskainiko duen kontzertura joateko sarrera bikoitza irabazteko aukera izango duzu.

Rockaz betetako gaua izango da, zeinetan Bryan Adamsek, disko berria aurkezteaz gainera, bere kanturik arrakastatsuenak gogoratuko ditu.

Parte hartu, hemen.